sábado, 15 de marzo de 2014

garoña berriz irekitzearen aurka, kalera(gasteizen 19h virgen blanka)





Zentral nuklerra behin betiko ixteko eskatuko du plataformak gaur arratsaldean Gasteizen, manifestazio batean.

Martxoaren hasieran Araba Garoña Gabe plataformak egindako elkarretaratze bat
Martxoaren hasieran Araba Garoña Gabe plataformak egindako elkarretaratze bat / Adrian Ruiz de Hierro, EFE


Araba Garoñarik Gabe plataformak Burgosko zentral nuklearra egun dagoen moduan uzteko eskatuko du: itxita. Gasteizko kaleetan manifestazioa egingo dute 19:00etatik aurrera, Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta, Espainiako Gobernuak duela hiru aste aldatu zuen araudia salatzeko. Aldaketa horren bitartez Nuclenor enpresari ustiapen baimena berritzeko bidea erraztu dio, eta uztailaren 5era arteko epea eman dio Garoña irekitzeko baimena eskatzeko.
Plataformako bozeramaile Alberto Friasek gogorarazi du irizpide teknikoak erabiliz gero zentralak behin betiko itxita beharko lukeela. 2009tik ez dute segurtasuna hobetzeko lanik egin. Horrez gain, "garrantzi handiko" beste gabezia batzuk dituela gogorarazi du: ez du erabilitako erregai erradiaktiboa gordetzeko lekurik, erabilitako ura Ebro ibaira itzuli aurretik hozteko dorre bat egin behar du, erreaktorearen ontzia sakon aztertu behar du pitzadurarik ba ote duen ikusteko...
Friasek gogorarazi du erreaktorea, zentralaren bihotza, ezin dela aldatu, eta lehenengoz martxan jarri zutenetik 43 urte bete dituela. Horren aurrean segurtasuna hobetzeko lan guztiak "adabakiak" direla nabarmendu du plataformak, eta Garoñako segurtasuna bermatzerik ez dagoela gaineratu du.
Zentrala "irizpide politikoengatik" irekita mantendu nahi izatea egotzi diote Espainiako Gobernuari. Testuinguru horretan kokatu dituzte Garoñako segurtasun egoerari buruz gehien dakiten bi pertsonak kargutik kendu izana. Horren aurrean herritarren kexua kalera ateratzera dei egin du plataformak, Garoña itxi betikolelopean.
Sinadura bilketa
Gaurko manifestazioan, Garoña itxita mantentzeko eskatzeaz gain, plataformak ekinaldi bat hasiko du. Endesa eta Iberdrolarekin, Nuclenor osatzen duten bi enpresekin, argindar hornikuntza kontratua duten pertsonek hornitzailez aldatzeko proposamena izango da, betiere zentrala irekitzen badute. Gaur arratsaldeko manifestazioan horretarako prest dauden pertsonen sinadurak bilduko dituzte
jon rejado

Garoña Ez!.


Por el cierre de la central nuclear Santa María de Garoña. Porque su producción energética no es imprescindible. Porque solo está funcionando por las presiones del lobby nuclear. Su seguridad está en entredicho por fisuras en el vaso que acoge el material radioactivo; por el peligro que supone que el mejillón cebra llegue a colapsar los colectores. Porque es una energía sobre la que el ser humano ha demostrado no tener ningún control. Porque la gestión de las centrales es pésima. Porque el material energético se produce en países en conflicto. Porque sus residuos son inmensamente peligrosos, así como su transporte y almacenamiento. Por los elevados casos de enfermedades tumorosas que hay alrededor de las centrales y que se empeñan en acallar, y muchísimas razones más...
En definitiva, por un planeta limpio... Garoña ITXI ORAIN!!
Fuente: berria/losbutilio

1 comentario:

  1. Hay cooperativas eléctricas como Goiener y Som Energia,

    ¿a qué esperas a cambiarte?

    ¿a qué Iberdrola re-abra Garoña?

    ResponderEliminar